Zerga eta tasa batzuk %0,2 igotzea erabaki dute Berrizen

Anboto 2015ko aza. 25a, 12:59

Berrizko Udalak 2016rako ordenantza fiskalak onartu ditu, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. Zerga eta tasa batzuk bere horretan geratuko dira, eta beste batzuk uztaileko KPIren arabera igoko dira: % 0,2. Orland Isoird alkatearen kalkuluaren arabera, oro har, berriztarrek urtean 3 euro gehiago ordaindu beharko dute.


Neurria “sinbolikoa” dela esan du EAJk, eta PSE-EEk egoki ikusi du. EH Bilduk erabakiaren kontra bozkatu du, eta kritikatu du uztaileko KPIa baino ez dela hartu kontuan: “Urtarriletik urrira bi hiletan baino ez da izan positiboa KPI”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!