Legañon aurkitutakoak azaltzeko bisita gidatuak egingo dituzte azaroaren 29an

Anboto 2015ko aza. 18a, 12:03
Arkeologoak Legañon lanean.

Orain arte Legañoko San Pedron arkeologoek zer topatu duten azalduko dute bisita gidatuetan. Azaroaren 29an, domeka, izango dira bisitak. Plaza mugatuak egongo dira, eta horregatik,  izena eman behar da Berrizko kultur etxean.

Bi txandatan egingo dituzte Legañoko bisitak: 11:00etatik 12:15era euskarazko taldea eta 12:30etik 13:45era gaztelerazkoa. Berrizko kanposantuan batuko dira bisita gidatuak egiteko.

Izena emateko, azaroaren 27a baino lehen jo behar da kultur etxera. (Telefono zenbakia: 94 682 78 60)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!