Burgosko mendiak bisitatuko dituzte adineko ibilaldi zaleek

Anboto 2015ko urr. 2a, 13:46

Mendi irteera antolatu du Berrizko Udalak, urriaren 16tik 19rako astebururako. Burgos  aldeko Cañón del Ebro eta Desfiladero de los Tornos inguruak bisitatuko dituzte, eta bidaiara joan gura duenak urriaren 9a baino lehen eman beharko du izena, kiroldegian. 


Azken urteotan, Santiago bideko etapak egiten ibili da 50 urtetik gorako berriztarren talde bat, eta bidaia horietan sortutako giro ona ikusita, aurten, Burgosko parajeak bisitatzeko bidaia antolatu du udaleko kirol sailak.


Domekan, San Faustora
Bestalde, San Fausto auzoko jaiak direla aprobetxatuta, belaunaldien arteko ibilaldia egongo da, domekan, auzo horretara. Ordubeteko ibilaldia izango da, 7 kilometrokoa, eta 10:30ean irtengo dira BBK aurretik. Zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko ibilaldia da. Kiroldegian, udaletxean edo jubilatuen egoitzan eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!