Athletic eta Eibarreko alebinak Berriz Cup-en

Anboto 2015ko ira. 25a, 09:00

Bihar eta etzi, kimuen II. Berriz Cup futbol txapelketa jokatuko da Berrizburu futbol zelaian. Guztira, hamasei taldek parte hartuko dute, eta, tartean, Berrizko hiru egongo dira. Gainera, Athleticeko eta Eibarreko kimuak ere etorriko dira txapelketan parte hartzera. Beraz, inguruetako jokalaririk onenetakoak ikusi ahal izango dira Berrizburuko berdegunean.


Zapatuan, ligaxka estiloan neurtuko dituzte indarrak. Lau multzotan banatuta egongo dira taldeak, eta horien baitan, denek denen kontra jokatuko dute. Goizeko 10:00etan hasita, iluntzera arte luzatuko da futbol jardunaldia, eta partiduen iraupena ez da 45 minututatik pasatuko.

Domeka goizean, bigarren faseari ekingo diote, hamabi talde onenen artean. Arratsaldez jokatuko da azken fasea, zortziren artean.

Beste hamaika
Berriztarrez eta aurrez aipatutako beste taldeez gainera, beste hamaika talde hauek jokatuko dute Berriz Cup-en: Amorebieta, Antiguoko, Iturrigorri, Danok Bat, Real Union, Getxo, Beti Ona, Arratia, Vitoria, Gernika, eta Santutxu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!