Berrizko emakume etorkinak batzen eta jabekuntza lantzen hasi dira

Anboto 2015ko ira. 23a, 12:55
Emakumeak dantzan, Berrizen antolatuako kulturarteko jaian.

Berrizko Jabekuntza Eskolan, emakume etorkinen jabekuntzarako taldea sortu da. Elkarrekin zer edo zer egin guran, udaletxera jo dute emakumeek, eta, azkenean, taldetxoa sortu da.

Dinamizatzaile batekin, barikuro, 10:00etatik 12:00etara batzen hasi dira emakumeak, eta taldea zabalik egongo da kurtso osoan. Euren egoerari eta premiei buruz berba egiten hasi dute ikasturtea.


Jabekuntza Eskolan, Minfulness ikastaroa ere hasi dute. Taldea zabalik dago, eta barikuetan batzen dira, 16:00etatik 18:00etara.

Doan dira tailer biak. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Berdintasun Zerbitzuan galdetu daiteke. Kontakturako: 94 682 7950 eta berdintasuna@berriz.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!