Urrian hasiko dituzte dantza eta zeramika ikastaroak

Anboto 2015ko ira. 21a, 10:23

Laster, dantza ikastaroak eta zeramika ikastaroak hasiko dituzte Berrizen. Urritik ekainera egingo dituzte ikastaroak, eta izena irailaren 30a arte eman daiteke kultur etxean.

Dantzari dagokionez, hutsetik hasteko salsa eta sabel dantza ikastaroak egongo dira, eta salsa eta areto dantza ikastaro aurreratuak ere bai. Zeramika ikastaroak Lupetza elkarteak eskainiko ditu, eta helduentzako talde bi egingo dituzte.

Zeramika erakusketa
Gaur, Carmen Perez Martin artisau durangarraren zeramika erakusketa jarri dute kultur etxean. Urriaren 2ra arte egongo da ikusgai, iluntzetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!