Errepublika eta gerra garaiko musikari berriztarrak omendu dituzte

Anboto 2015ko ira. 14a, 13:21

Frankismoaren biktimak gogoratu zituzten joan zen barikuan, irailaren 11n, Berrizen. Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak udalaren babesagaz antolaturiko ekitaldian elkartu ziren hainbat herritar.

Azken urteetan irailaren 11 guztietan egin duten bezala, Felipe Urtiaga plazan egin zuten Frankismoaren biktimen omenaldiaren ekitaldi nagusia eta lore eskaintza. Maite Arrizabala eta Valen Esteban elkarteko kideek eta Orland Isoird Berrizko alkateak hartu zuten plazako ekitaldi horretan berba.

Ondoren, kultur etxean izan zuen ekitaldiak jarraipena. Besteak beste, Iñaki Etxezarraga 'Etxe', Eneritz Gorritxategi, Iokin Elortza, eta Ana Mari Aldakoak ekitaldi horretarako prestaturiko kanta bana eskaini zuten kultur etxean. Errepublika garaiko Berrizko bizitza kulturalaren protagonista izan ziren musikari eta musikazaleen biografiak hartu zituzten kultur etxeko ekitaldian ahotan.

Bestalde, webgune berria ere aurkeztuko zuen Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak, barikuko kultur etxeko ekitaldian. Bertan publikatuko dituzte orain arte sortu duten materiala eta topatu dituzten dokumentu eta argazkiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!