Gizonezko bat hil da auto istripuan Berrizen

Anboto 2015ko ira. 4a, 09:02

Gizonezko bat hil da gaur goizeko 7:40an A8an, Berriz parean gertatutako auto istripuan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik auto batek istripua izan du Bilborako norabidean, eta kotxearen barruan zihoan gidaria hil egin da. Istripuaren ondorioz errail bat itxita dago, baina ez da trafiko eragozpenik sortu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!