Serbiako dantzariak Ama Maturanaren egunean

Anboto 2015ko uzt. 21a, 10:00

Mesedeetako komentuan jai giro berezia izango dute uztailaren 23an, Margarita Maturana Amaren egunean. Mesedeetako misiolarien fundatzailaren omenez, ospakizun berezia egiten dute urtero, bere heriotzaren urteurrenean. Aurten, museorako bisita gidatuak prestatu dituzte goizerako, eta, arratsaldean, Berrizko San Lorentzo dantza taldearen eta Serbiako Akud Branko Krsmanovia taldearen dantza emanaldiak egongo dira.


Museoko bisitak 10:00etan eta 11:45ean egingo dituzte. Doakoak dira, baina komeni da 946 225 530 zenbakira deitzea. 17:00etan, meza izango dute. Gero, pintxoak banatuko dituzte, eta 19:30ean hasiko dira dantza emanaldiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!