Inoiz baino gaztetxo gehiagok parte hartu du aurtengo Berrizko udalekuetan

Anboto 2015ko uzt. 17a, 10:13

Guztira 266 lagunek parte hartu dute Berrizko udalekuetan, eta aurreko urteetako kopurua gainditu da. Tartean, DBHko 43 ikaslek udaleku ibiltarietan parte hartu dute, Zumaiatik Bakioraino kostaldetik ibilbidea eginez. Bizi izandakoagaz bideoa eta bloga prestatuko dute orain, gurasoei eta udalekuetako txikiei erakusteko. Hemen Berrizko udalak antolatutako udaleku ibiltarien argazkia.

Berrizko Udaletik poza agertu dute udalekuen arrakastagatik. Udalekuetan ibili izan den begirale taldea eta gazteak zoriondu gura izan dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!