N-634 errepidea zabaldu dute, eta suhiltzaileek Eituako sutea kontrolpean

Anboto 2015ko eka. 30a, 15:10

N-634 errepidea zabaldu du Ertzaintzak Eitua parean. Eguerdiko 13:30 inguruan Estampaciones Biztan enpresan piztutako sutearen eraginez errepide hau itxita egon da eguerdian. Trafikoa Berrizko herrigunetik eta Trabakutik desbideratu duten arren auto ilara luzeak sortu dira.

Suhiltzaileak sua kontrolpean dute. Inguruko etxeetako bizilagunei leihoak ixteko aholkatu die Ertzaintzak su hartu duen materiala "potentzialki toxikoa" delako Ertzaintzaren arabera. Iurretako, Markinako eta Derioko suhiltzaile parkeetako kamioak ari dira sua itzaltzen. Gernikatik zisterna-kamioia eraman dute Eituara. Orlan Isoird Berrizko alkatea sutearen inguruan izan da suhiltzaileei laguntzen. "Brigadako langileak bertan izan dira ur tomak non dauden azaltzeko eta suhiltzaileei laguntzeko", azaldu du Isoirdek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!