Berrizko jaiak 2015

Dantza emanaldiak eta kontzertuak gaur, San Pedro egunez, Berrizen

Anboto 2015ko eka. 29a, 12:05

Asteburuko jaiaren ostean, astelehena ere jai-giroan pasatuko dute gaur Berrizen.

Berrizen, umeentzako margo lehiaketagaz hasi dute eguna, udaletxe alboko lorategian. 12:30ean meza nagusia dute, eta ondoren, dantzari-dantza emanaldia. Arratsaldean, ur-jolasak izango dituzte txosnagunean, 16:00etatik aurrera. Antzerkia, msika eta dantza kontuak izango dira segidan: 17:00etan, 'Que raro, ¿verdad?' kale antzerkia izango dute Elizondo plazan, eta 'Piano bat bertsotan' ikuskizuna, 18:00etan, udaletxeko lorategian. Iluntzean dantzari-dantza eta Egan taldearen erromeria izango dituzte Elizondo plazan, eta txosnagunean kontzertuak: Rory Kilroy, Froufe eta Izaro izango dira txosnaguneko oholtzan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!