Eskola-kirolean euskara bultzatzea nahi dute udalak eta herriko hainbat taldek

Anboto 2015ko mai. 21a, 09:50

Udalak, guraso elkarte eta beste hainbat kirol talderekin batera, eskola kirolean euskara bultzatzu nahi dute eta horretarako, hainbat ikerketa egin ondoren, helburu batzuk jarri dituzte.

Hiruhileko honetan, helduen ikastaroen %14-a gaztelaniaz ematen dira, gazteenei zuzendutakoak euskara hutsean eta helduen ikastaro helebidunak %38-a dira.  Bestalde, eskola kirolean ere euskara bultzatzea da udalaren helburua. Horregatik udalak eta Berrioiz guraso elkarteak haur eta gazteen aisialdiko euskararen erabilera sustatu nahi du. Entrenamenduetan behaketa egin ondoren hainbat helburu jarri dituzte: eskola kiroleko entrenamenduak zein hizkuntzatan egiten diren ezagutzea, entrenamendu horietan euskararen ahozko erabilpena bultzatzea eta bultzatzen duten taldeen erreferentzia zabaltzea. Horrez gain, institutoko guraso elkarteak eta zuzendaritzak kontsulta pasa zuten eta %50-ek erantzun ondoren, bostek izan ezik, denek euskaraz nahi dituzte umeen entrenamenduak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!