Berrizko ondare historikoa ezagutarazteko bideoak egin dituzte DBH 1eko ikasleek

Anboto 2015ko mai. 19a, 18:40

Dokumentazio lana egin ostean, Berrizko ondarean garrantzitsuak diren hainbat lekutatik ibilaldia egin dute institutuko DBH 1eko ikasleek. Ondare horren irudiak batu, eta ikasitakoarekin bideoak osotu dituzte, Berrizko historiaren zati hori zabaltzeko.

Berrizko Udalak, orain, lan horiek CD baten bildu ditu, eta ikasleek egindako lana Berriz bisitatzera datozenei edota herritar berriei banatuko die. Herria eta herriko historia hobeto ezagutzeaz gain, bideoak editatzen ikasi dute. Proiektua garatzeko lau orduko ibilbidea egin dute, eta txangoan Berrizko landaredia ere aztertu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!