Kherau taldearen kontzertua, zapatuan, Andikoako jaiak hasteko

Anboto 2015ko mai. 13a, 14:23

Zapatu iluntzean, Donien Atxa jasota hasiko dituzte Andikoan jaiak. Ostean, 20:00 aldera, kontzertua izango dute ermitan: Kherau taldea da aurtengo Andikoako gonbidatua. Talde bizkaitar horrek folk akustikoa lantzen du.

 

Domekan, goizean, ganadu erakusketa izango dute auzoan. Oizera igo aurretik ganadua erakusteko ohitura dago Andikoako jaietan, eta, aurten, ardiei artilea mozten eta esnea jezten ere ibiliko dira erakusketan. Meza ere izango dute, eta, ostean, dantzariek emanaldia eskainiko dute. Bertso eskolako kideek ere parte hartuko dute goizeko jaian. Arratsaldean, 17:30 aldera, asto baten eta behor baten arteko proba egingo dute, eta, gero, bola jokoan ibiliko dira.

Datorren asteko zapatuan amaituko dira jaiak. Auzotarren lagunarteko afaria egingo dute, eta trikitilariak, eta Miren eta Xabier Amuriza bertsolarien bertsoak izango dituzte jai giroa sortzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!