Gaur hasi da udalekuetan izena emateko epea

Anboto 2015ko mai. 11a, 12:00

Maiatzaren 27ra arte egongo da udalekuetan izena emateko aukera. Pagotxa aisialdi elkartea hezitzaile bila dabil, eta curriculumak bidaltzeko deia egin du.

Uztailaren 6tik 24ra izango dira, aurten, Berrizko Udalak eta Pagotxa aisialdi elkarteak elkarlanean antolatutako udalekuak. Astelehenean hasiko da izena emateko epea, eta maiatzaren 27ra arte egongo da horretarako aukera. Hiru talde egongo dira: Haur Hezkuntzakoek Txiki-txoko izango dute, Lehen Hezkuntzakoek Gazte-txoko eta DBHkoek udaleku ibiltariak izango dituzte kostaldetik.

Udalekuetan behar egiteko hezitzaile bila dabil Pagotxa. Maiatzaren 18ra arte bidali daitezke curriculumak pagotxa.kurrikulumak@gmail.com helbidera. Aisialdiko hezitzaile titulua eta EGA izatea eskatu dute elkartetik; kontuan hartuko dituzte Berrizen bizitzea eta udalekuetan esperientzia izatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!