Belaunaldiarteko lehen irteera domeka honetan egingo dute

Anboto 2015ko api. 20a, 10:07

Ume, gazte zein nagusi ibilbide bat egiteko elkartzea eta belaunaldien arteko harremanak indartzea izaten da Berrizen urtero egiten dituzten irteeren helburua. Aurten ere bost irteera antolatu dituzte, eta lehenengoa apirilaren 26an egingo dute. Elorrioko San Agustin auzora egingo dute lau orduko ibilbidea, eta, ibiltzeaz gainera, inguruak ezagutzeko aukera ere izango dute; izan ere, Argiñetako nekropolisean azalpenak entzungo dituzte.


Elorriora oinez joango dira, eta bueltatu autobusez. Udaletxean edo kiroldegian eman daiteke izena, apirilaren 23a baino lehenago.

Azarora bitartean, beste lau irteera egingo dituzte. Maiatzaren 17an, Muntsaratz aldera egingo dute irteera. Ekainerako, Gorbeia mendia igotzeko hitzordua prestatu dute. Urrian,  Eituako San Fausto ermitara joango dira, bertako jaiak direla aprobetxatuta. Eta, azaroan, Patalako zentral elektriko zaharra bisitatuko dute, Sarrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!