Berrizko kultur etxean daude 'Noctis Labyrinthus' bildumako argazkiak, ikusgai

Anboto 2015ko api. 16a, 16:00
2013ko abenduan, Durangoko tren geltoki zaharrean ipini zuten erakusketa.

Txelu Angoitiaren Angst, Segun Lazkanoren Ero eta Jesus Mari Arruabarrenaren Moo proiektuetako argazkien bilduma da Noctis Labyrinthus. Atzotik dago Berrizko kultur etxeko sarreran ikusgai, eta bertan egongo da, apirilaren 22ra arte.

Asteburuetan, kultur jarduerak dauden ordutegian, eta astelehenetik barikura, 18:30etik 20:30era, egongo da erakusketa zabalik.

Proiekzioa eta irakurraldia

Erakusketako argazkien proiekzio berezia egingo dute, egileek, apirilaren 22an, Kultur Etxean. Euren argazki lanaren inguruko azalpenak emango dituzte Angoitiak eta Arruabarrenak, eta testu literarioen irakurraldia ere egingo dute, 20:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!