Diseinu lehiaketa antolatu dute Berrizko institutuko agendarako

Anboto 2015ko mar. 24a, 10:00

Datorren ikasturteko DBHko agendaren azala eta kontrazala diseinatzeko lehiaketa deialdia egin du Berrizko Udalak. DBHn matrikulatuta dauden gazteei zuzenduta dago, eta gaia librea izango da. Neurriak 15x20 zentimetrokoak izango dira.

Lana euskarri gogor baten gainean eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira, eta lelo bat jarri beharko zaio. Ondoren, gutun-azal batean leloa eta adina idatzi, eta barruan izena, abizen biak, NA, egilearen helbidea eta telefonoa adierazi beharko dira. Guztira, hiru sari banatuko dira: lehenengoa, 150 euroko bonua; bigarrena, 100 euroko bonua; eta zozkatutako saria, 50 eurokoa. Diseinu guztiak ikusgai izango dira agendan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!