Disko berriko kantak eskainiko ditu Uribe Kostako The Great Barrier taldeak, Berrizen. Berrizko Kultur Etxean joko du seikoteak, martxoaren 21ean, 20:00etatik aurrera. Rock eta folk doinu landuak izango dira Kultur Etxean entzungai.
Urte hasieran kaleratu zuen diskoa da taldeak Berrizen aurkeztuko duena. Winter greets you izenburua du diskoak, eta bederatzi kanta biltzen ditu.
2013. urtean Bilbo Hiria musika lehiaketa irabazi zuen Uribe Kostako talde honek, pop-rock atalean. Belle & Sebastian eta Calexico taldeen eragina jaso dutela aipatzen dute taldeko musikariek.