Ume saharauiak bi hilez etxean izateko aukera

Anboto 2015ko mar. 2a, 13:42

Berrizko Udalak Sahararekiko elkartasuna erakutsi du beste behin, eta Oporrak bakean ekimena jarri du abian aurten ere. Oporrak bakean ekimenak ume saharauiak bi hilez etxean izateko aukera eskaintzen du. Bi hil horiek udan izaten dira; normalean, ekain amaieratik edo uztail hasieratik abuztu amaierara arte edo irail hasierara arte. Iaz hiru familia izan ziren euren etxeetan saharaui bat hartu zutenak.


Udalak eskainitako aukera honetan aurten familia gehiagok parte hartzea espero dute. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Oporrak bakean ekimenean, eta martxoaren 19ra arte izango dute horretarako aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena eman nahi izanez gero, Berrizko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako 946 824 525 telefonora deitu edo gizarte1@berriz.org helbide elektronikora idatzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!