Zinegoak jaialdira aurkezturiko 9 film emango dituzte, kultur etxean, gaur

Anboto 2015ko ots. 18a, 11:00
'Pepper' film saritua emango dute, besteak beste.

Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdi Nazioartekora aurkezturiko bederatzi film labur emango dituzte, gaur, 20:00etan hasita, Berrizko kultur etxean. Doako sarrera izango du emanaldiak, eta Pau Guillén jaialdiko zuzendaria eta Ziortza Gezuraga prentsa arduraduna izango dira bertan.

Bilboko zinema jaialdira aurten aurkezturiko bederatzi lan emango dituzte, Berrizen: Último pase, Deflated, What's your sign?, Tomorrow, Pepper, Alejandra, 1 mes y 2 días, Trunk eta Lucky Fares izenburukoak.

Urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra arte garatu dute aurten Zinegoak jaialdia, eta eman dituzte 2015eko sari nagusiak: Nanting maste ga sönder lanak jaso du fikziozko film luze onenaren saria, eta Africa 815 filmak dokumental luze onenarena.

Film laburren sailean, Il segreto de la serpente, One deep breath, Ang Huling Cha-Cha Ni Anita, Deti 404 eta Pepper filmek jaso dituzte sari nagusiak. Gainera, beste hainbat lani aipamen berezia egin die Zinegoak jaialdiko epaimahaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!