Zortzi etxebizitza tasatu jarri dituzte salgai Margarita Maturanan

Anboto 2015ko ots. 17a, 11:15
Margarita Maturana auzoa.

Berriztarrentzako zein Berriztik kanpo bizi direnentzako, zortzi etxebizitza jarri ditu salgai Berrizko Udalak. Margarita Maturanan daude etxebizitza horiek; bost Berriz Susa sozietate publikoarenak dira, eta hiru, berriz, jabetza pribatukoak. Martxoaren 6ra arte egin daitezke eskabideak udaletxean. Baldintzak eta eskabide orriak udaletxean bertan eta www.berriz.org atarian daude eskuragarri.


Logela bakarreko hiru etxebizitza, bi logelako lau, eta hiru logelako etxebizitza bat dira salgai daudenak. 100.000 eta 148.000 euro arteko prezioak dituzte, eta etxe guztiek garajea eta trastelekua dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!