Berrizen, bihar, martitzena, izango da inauterietako afariko txartelak erosteko azken eguna

Anboto 2015ko ots. 9a, 13:04

Inauterietako zapatuan pilotalekua mozorrotutako berriztarrez betetzen da azken urteotan. Aurten ere horrela izango da, eta herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Etxebarria estankoan eta Ama Lur liburu dendan. 12 euro balio dute 13 urtetik gorakoentzako txartelek, eta 12 urte edo beheragokoek 8 euro ordaindu beharko dute. Otsailaren 10a, martitzena, izango da txartelak erosteko azken eguna.


18:30ean hasiko dute jaia, inauterietako zapatuan. Kalejiran ibili eta gero, kuadrillen topaketa egingo dute Elizondon, eta mozorro lehiaketa egingo dute. Mozorrorik onena duen nagusien kuadrillak 250 euro irabaziko du. Gaztetxoen kategorian, afaria irabaziko du modu originalenagaz jantzita doan kuadrillak, eta norbanako mailan 100 euroko saria egongo da.

Barikuan eskolako jaia egongo da, eta, besteak beste, erromeria izango dute pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!