Aukera Azoka egingo dute gaur arratsaldean eta bihar, Olakuetako frontoian

Anboto 2015ko urt. 30a, 09:57

BME Berrizko Merkatarien Elkarteak azoka egingo du gaur arratsaldean eta bihar egun osoz, pilotalekuan. Arropa dendek eta burdindegiak euren jeneroa dendan baino merkeago eskainiko dute bertan.


Gaur, 16:30etik 21:00etara egongo dira dendariak pilotalekuan, eta bihar, zapatua, 10:00etatik 20:00etara.
BMEko Amaia Zabalak azaldu duenez, Berrizko merkatariak “egoerari eusten” dabiltza momentu honetan. Herrian dendek duten funtzioa nabarmendu du: “Batzuetan konturatu ez arren, denda txikiek bizia ematen diote herriari”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!