'Euskal Herriak erabaki' hitzaldia antolatu du Kantxa Zati Batek zapaturako

Anboto 2015ko urt. 28a, 09:30

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Kantxa Zati Bat taldeak mahai ingurua antolatu du urtarrilaren 31rako. Euskal Herriak erabaki izenburupean, Iñaki Zarraoa, Laura Mintegi eta Oscar Rodriguez izango dira hizlari. Alderdi politikoekiko loturak gainditu, eta nork bere izenean egingo du berba. Kultur etxean, 12:30ean hasiko dute mahai ingurua.


Oihalen ekimena
Ekainean Gure Esku Dagok egingo duen nazio mailako ekitaldira begira, oihal zatiak saltzen hasi da Kantxa Zati Bat. Hogei pertsonako taldeetan, oihal bat hartu, margotu, eta mezuak idaztea da kontua. Gero, egun jakin batean, Berrizko oihal guztiak josteko geratuko dira, eta oihal handi hori Bizkaiko beste herrietako oihalekin josiko dute ekainaren 20an, San Mamesen. Kantxa Zati Batekoak elkarteetara eta taldeetara jotzen hasi dira, oihal zatiak eskaintzeko. Interesa dutenei eurengana jotzeko dei egin diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!