Urteko bazkidetza egiteko aukera eskainiko dute Berrizko Kultur Etxean

Anboto 2015ko urt. 15a, 09:00

Urtean 20 euro odaindu, eta bazkidetza arrunta egiten duenak hainbat abantaila izango ditu; besteak beste, % 25eko beherapenak ikuskizunetan.

Hainbat abantaila biltzen dituen bazkidetza egiteko aukera eskaini du Berrizko Udalak, 2015eko Kultur Etxeko eskaintzaz gozatzeko. Urtean 20 euroko kuota ordaindu, eta bazkidetza arrunta egiten duenak hainbat abantaila izango ditu; besteak beste, %25eko beherapena aplikatuko diote zuzeneko ikuskizun guztietan, zinemako lau emanalditarako doako sarrerak eskuratu ahalko ditu, Euskal Antzoki Sarea deritzon erakundeko partaide diren beste antzokietan beherapenak egingo dizkiote, eta zozketa berezietan parte hartzeko aukera ere izango du, besteak beste.

Kultur Etxeko arduradunek azpimarratu dutenez, bertan antolatzen dituzten emanaldietara eta ekimenetara gerturatzeko ohiturarik ez daukan publikoa erakartzeko helburuz abiatu dute bazkidetza kanpaina.

Arduradunek azaldu dutenez, baina, eskaintzen dituzten abantaila horiekin Berrizko Kultur Etxean eskaintzen dituzten musika, antzerki, eta zinema emanaldietara, zein erakusketetara hutsik egiten ez duten ikusleak saritzea ere badute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!