Camusen 'Los justos' antzezlanaren moldaketa eskainiko dute Berrizen

Anboto 2015ko urt. 9a, 11:05
1919an eta Madrilen kokatu du 611 Teatro taldeak antzezlana.

Albert Camus idazleak 1950. urtean argitaratu zuen Les justes antzezlanaren moldaketa izango da, bihar, Berrizen ikusgai. Kultur Etxean eskainiko du 611 Teatro talde madrildarrak Los justos. Errusiako iraultzan, 1905ean kokatu zuen istorioa Camusek; eta Madrilen, 1979an, kokatu dute Javier Hernández-Simón eta Jose Antonio Pérez bilbotarrek.


Antzerkigileek azaldu dutenez, “Camusen jatorrizko testua gurera ekarri, eta ETAren jardunaren eta indarkeria ororen zentzubakokeria” adierazi gura izan dute euren moldaketagaz: “ETAri buruzko eta ETAren kontrako obra da Los justos”, obraren aurkezpen orrian esaten denez. Antzezlanaren bitartez, hainbat galdera plazaratu gura dituzte egileek: “Justua al da justiziaren izenean inor erailtzea? Zenbat pertsona hil daitezke helburuak bitartekoak justifikatu ditzan? Nork erabakitzen du hori?”.

Iazko urte hasieran Durangoko San Agustinen eskaini zuten Los justos antzezlana Euskal Herrian lehenengo aldiz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!