Berrizen, eskolatik jantokirako bidea estaliko dute

Anboto 2014ko abe. 19a, 11:11

Eskolatik jantokirainoko eskaileretan aterpea ipiniko dute datorren urtean. Hori izan da inbertsioen gainean egin dituzten batzarretan onartutako ekimenetako bat. Izan ere, azken asteotan parte-hartze foroak egin dituzte 150.000 euro nora bideratu erabakitzeko.


Herriguneko inbertsioen batzarretan 100.000 euro nora bideratu izan dute eztabaidagai, eta auzuneetako batzarretan, 50.000 euro. Herriguneari dagokionez, aterpea eraikitzea onartu dute inbertsioen artean, eskolatik jantokira joaterakoan umeak ez bustitzeko. Gainera, egurrezko jarlekuak ipiniko dituzte, eta orain dauden harrizko jarlekuei egurra jarriko diete.

Futbol zelaiko aldageletan berogailua jartzea ere onartu dute, futbol taldeak horrela eskatu duelako. Azkenik, Zengotita eta Iturritza kaleen bidegurutzeko eraikinean grafiti bat margotzea erabaki dute batzarretan. Herriko arkitekturari kolorea ematea eta horma hori  txukuntzea da asmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!