Bihar emango dituzte Emakumeen V. Ipuin lehiaketaren sariak

Anboto 2014ko abe. 18a, 17:49

Gure Izarrak elkarteak bosgarren urtez antolatu du Emakumeen V. Ipuin lehiaketa. Bihar, barikua, 20:00etan, Kultur Etxean egingo dute sari-banaketa ekitaldia.

 

Valladolideko Daniela Bartolomek jaso du lehenengo saria, eta Eumelia Sanz bilbotarrak bigarrena. Bestalde, Iván García bilbotarrak jaso du aipamen berezia, eta eman gabe geratuko da 18 urtetik beherakoen kategoriako saria.

Bihar, 20:00etan, Berrizko kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hamaika parte-hartzailek aurkeztu aurten euren idazlanak lehiaketara.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!