Organoa konpontzeko diru eske dabil Berrizko parrokia

Anboto 2014ko abe. 14a, 10:00

Parrokiako organoak konponketa lanak behar dituela-eta, diru bilketa kanpaina hasi du Pastoral Batzordeak. Ia ehun urte ditu organoak, eta arazo ugari dauzkala jakinarazi dute: piezak aldatzeko, organoa garbitzeko eta hainbat akats konpontzeko premia duela azaldu dute. Konponketak egiteko 15.570 euro beharko direla kalkulatu dute.


Konponketa epeka ordainduko dutela adierazi dute Pastoral Batzordeko kideek, eta herritarren laguntza eskatu dute diru hori batzeko. Dirua helarazteko, kontu korronte bat ipini dute herritarren eskura, eta mezatako diru bilketetan ere horretarako dirua eman gura bada, gutun-
azal batean organoa idatzita egiteko gonbidapena egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!