Joserra Apella berriztarrak jaso du argazki lehiaketako lehenengo saria

Anboto 2014ko abe. 5a, 12:00

Uribe 1 eta 2 izeneko argazkiak jaso du Berrizeko XVI. argazki lehiaketaren lehenengo saria. Joserra Apella Eguiluz berriztarrak egindakoa da argazki irabazlea.

Durangora joan da bigarren saria: Txerra Serrano Ramosen Parque de ejercicios. Color argazkiak jaso du. Lehiaketa honetan hainbat aldiz saritua izan den Aitor Aulestiarte Ituarte berrizkatarraren Dantzaldi 2 izeneko argazkiari eman diote genero ikuspegia ondoen islatu duen argazkiaren saria.

Berrizko Udalak jakitera eman duenez, aurten 22 argazki bilduma jaso dituzte lehiaketarako, eta atzo, egin zuten sari banaketa ekitaldia. Lehiaketara aurkezturiko argazkiak, Kultur Etxeko sarreran daude erakusketan, ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!