Berrizko berbakera eta ohiturak eta Ain_1 taldearen kontzertua, bihar

Anboto 2014ko abe. 2a, 12:14

Urteak dira Berrizen nagusien testigantzak batzen hasi zirenetik. Herriko ondarea eta hizkera gordetzeko eta zabaltzeko asmoagaz, testigantza horiek bideoan ikus daitezke Labayru ikastegiaren www.herriondarea.org webgunean. Orain, bideoez gainera, ariketak dituzten fitxak sortzen hasi dira, Berrizko ohiturak eskolan eta euskaltegian lantzeko, eta horren aurkezpena egingo dute bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean.

19:00etan hasiko da ekitaldia, Kultur Etxean, eta bideoak ikusi eta fitxen aurkezpena egin ostean, Ain_1 Arrasateko musika taldeak kontzertua eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!