Elkartasun jaialdia, bihar, berriztarren musikagaz eta poesiagaz

Anboto 2014ko aza. 7a, 11:45

Bihar, 20:00etatik aurrera, musika eta poesia jaialdi berezia eskainiko dute hainbat berriztarrek Kultur Etxean. Sarrera kilo bat janarigaz ordainduko du publikoak, eta bertan batutakoa Berrizko familiei zuzendutako elikagai bankurako izango da.


Film labur bategaz hasiko dute jaialdia. Gero, olerkiak errezitatuko dituzte Oihane Unzalu eta Rosi Pretel berriztarrek. Poesiaren ostean, musika: Iokin Elortza, Etsipen musika taldea eta Rory Kilroy igoko dira Kultur Etxeko oholtzara.

Elkarteek eta norbanakoek osatzen duten Gizarte Ongizateko Udal Kontseiluak antolatu du jaialdia. Janari banaketa hilero egiten dute, Caritas eta Bizkaiko Elikagai Bankuagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!