Gizon bi atxilotu dituzte speed dosiekin harrapatuta

Anboto 2014ko urr. 28a, 13:29

Ertzaintzaren prebentzio kontrol baten harrapatu dituzte bi gizonak. Kontrola ikusterakoan Citroen Saxo baten zihoazen bi lagunek "bat-batean norabidea aldatu zuten". Ertzainek kotxea harrapatu zuten, eta barruan zeuden bi lagunei hogei speed dosi konfiskatu zizkieten.

Bart gaurdiko hamabiak eta hogei aldera izan dira gertakizunak. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, bi gizonek alde egin zuten kontrola ikusitakoan, eta eurak harrapatu eta identifikatu arazi ostean, speeda konfiskatu zieten bi gizonei; batek hamalau speed dosi eta besteak sei dosi zeuzkan, Ertzaintzaren arabera.

40 eta 42 urteko atxilotuak espailearen aurretik pasatuko dira poliziekin egin beharreko diligentziak egin eta gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!