Jubilatuek euskara ikasteko taldea osotzen hasi da Berrizko AEK

Anboto 2014ko urr. 27a, 12:55

Urtarriletik ekainera eskainiko dute adinekoei bereziki eskainitako ikastaroa. Astean bitan bi orduko eskolak izango lirateke. Jubilatuen egoitzan edo udaletxean eman daiteke izena.

 

Euskara ikasi, hobetu edo euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko gogoa duten adinekoentzako izango da ikastaroa. AEK-ko arduradunek astelehen eta eguaztenak proposatu dituzte eskolak emateko, 10:00etatik 12:00etara. Dena dela, interesa daukaten herritar guztiei izena emateko deia egin dute, ordutegiak eta egunak jendeak ahal duen horretara egokitu ahalko direlako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!