Nagusientzako parke bio-osasungarria ipini dute Matzagabarrenan

Anboto 2014ko urr. 20a, 09:27

Gorputzeko hainbat atal landu eta ariketak egiteko zazpi makina ipini dituzte Matzagabarrenan. Egoera fisikoa bizkortu eta erabiltzaileen errehabilitaziorako baliagarriak izaten dira horrelako aparatuak.

Berrizko Udaletik jakin eragin dutenez, parke bio-osasungarriaren aurrekontua 8.000 eurokoa izan da. Edonork erabiltzeko modukoak dira aparatuak, eta bereziki pertsona nagusiei zuzendutako gunea da. Udaletik azaldu dutenez, "makina horiek sistema inmunitarioa, lokomozio aparatua eta kardiobaskularra indartzeko aukera emango dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!