Ibilgailu batek denda bateko erakusleihoaren kontra jo du

Anboto 2014ko urr. 1a, 15:26

Goizaldeko 03:10ean 4x4 ibilgailu bat errepidetik irten da, eta Iturritza kaleko denda baten erakusleihoa jo du. Autoan zihoan gidariak zauri arinak izan ditu, eta anbulantzian Galdakaoko erietxera eraman dutela azaldu du Ertzaintzak.

Hau ez da errepide ondoan dagoen eraikin honek jasan duen lehen istripua. Duela urte batzuk ere kamioi batek denda honen kontra jo zuen.

 

Berriz

 

Berriz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!