Euskaraz bizitzera animatzeko bideo lehiaketa antolatu dute

Anboto 2014ko ira. 15a, 10:07

Euskaraz nahiago, eskerrik asko kanpainaren harira, bideo laburren lehiaketa antolatu du Berrizko Udaleko Euskara Batzordeak. Gehienez bi minutuko bideo laburrak grabatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Berrizen erosketak euskaraz, kirola euskaraz edo, beste barik, kalean euskaraz egitera animatu beharko dute bideoek.


Azaroaren 7ra arte dago bideoak aurkezteko aukera. Saria tableta elektroniko bat izango da, edo haren prezioa duen erosketa txartel bat, Berrizko dendetan edo jatetxeetan gastatzeko.

Sari bi izango ditu lehiaketak. Lehenengoa herritarrek emandakoa izango da. Azaroan, institutuan eta Kultur Etxean ikusi ahalko dira lanak, eta gogokoena bozkatu ahalko dute. Bigarren saria epaimahai batek emango du; bertan egongo dira Euskara Batzordeko, merkatarien elkarteko, kirol arloko, gaztelekuko eta euskaltegiko ordezkari bana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!