Gaur Donostiako torneoko finala jokatuko du Ibai Zabalak

Anboto 2014ko abu. 29a, 13:10

Gaur iluntzean Donostia Hiria  Torneoko finala jokatuko du Ibai Zabala berriztarrak Aimar Olaizolagaz batera; Juan Martinez de Irujo eta Jose Javier Zabaleta izango dituzte kontrario. Final horren ostean ez du atsedenik hartzeko asti handirik izango Zabalak. Bihar bertan Lekeitioko San Antolin Torneoko finalerdia jokatuko du. Aimar Olaizolagaz osatuko du berriro bikotea, eta Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu izango ditu aurrez aurre.

Ibai Zabalak goi mailako uda darama. Olaizolagaz batera Zarautz Hiria Torneoa irabazi zuen abuztuaren erdian. Oraintsu, Bilboko Aste Nagusia Torneoan finalista izan da Juan Martinez de Irujogaz batera. Andoni Aretxabaleta ordezkatu du azken torneo horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!