Barikuan bisita gidatuagaz amaituko dituzte Legañoko indusketak

Anboto 2014ko abu. 26a, 09:44

Orain arte aurkitutakoaren berri emango dute 16:00etatik aurrera. Barikuko bisita gidatuaren ostean tapatu egingo dituzte lanak. Kanposantuaren muga argi bat eta ondo kontserbatzen diren hilobi batzuk aurkitu dituztela aurreratu du Roman Rodrigez arkeologoak. Udaletxera deitu behar da bisitetan parte hartzeko: 946824036

 

Aurtengo udan, boluntarioek lanetan parte hartzeko aukera eduki dute, eta berriztar baten laguntza izan dute arkeologoek. Hilobiez gainera, zeramika zatiak aurkitu dituzte eta hilotz batzuk bata bestearen gainean hilobiratu zituztela ikusi dute aurtengo beharretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!