Biomasagaz sortutako energiaz berotu gura dituzte eskola eta kiroldegia

Anboto 2014ko uzt. 17a, 11:33
Atzoko osoko bilkura.

Berrizko basoak garbitzerakoan moztutako enborkiekin biomasa egiteko egitasmoa aurrera doa. Eskolako eta kiroldegiko berogailuentzat ipini gura dute biomasa galdategia. Berrizko Udalak duela urtebete sinatu zuen egitasmoagaz hasteko hitzarmena HAZI fundazioagaz eta EEE Energiaren Euskal Erakundeagaz. Asteon hitzarmena berritu dute, eta hurrengo betebeharrak zeintzuk izango diren zehaztu dituzte. Biomasa sistema 2015ean ipintzea aurreikusi dute.


Azpiegitura energia zerbitzu enpresa batek ipiniko du. 2015 hasieran kontratua esleitzeko prozedura hasi gura dutela azaldu du Orland Isoird alkateak.


Berrizko basoak
Osoko bilkuran alderdi guztiek egin dute hitzarmena berritzearen alde. EEEren eta HAZIren lan erritmoak markatuko du orain prozesua. EEEk energia efizientzia eta biomasa sistema ezartzearen diagnosi bat eratuko du, eta HAZIk herriko basoen baso-masa neurtuko du, gero plangintza egin ahal izateko. Alkateak bertako materiala erabiltzeak daukan garrantzia nabarmendu du: “Gure basoak erabili gura ditugu, kanpoko enpresen menpe ibili beharrean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!