Bihar egun osoko Aukeren Azoka egingo dute Berrizko merkatariek

Anboto 2014ko uzt. 10a, 12:59
Neguan frontoian egin ohi dute aukera azoka Berrizko merkatariek.

Uztaileko beherapenak bertan daude, eta Berrizko dendariek, azken urteetan legez, eskaintza bereziak prestatu dituzte udako Aukeren Azokarako. Barikuan, 10:00etatik 19:30era arte egongo dira Berrizko probalekuan.

 

Umeen arropa, elikagaiak, kirol arropa... askotariko produktuak erosteko aukera egongo da. Berrizko zazpi dendek parte hartuko dute azokan: Txaparro denda, Boutique Luisa, Ibai-Ondo burdindegia, Tipi-tapa umeen arropa denda, Salkin kirol denda, Txiki-txiki mertzeria eta Asibar arropa denda.


BMEn, lehendakari aldaketa
Berrizko Merkatari Elkartean bederatzi urtez lehendakari izan den Saturnina Blanca hil honetan jubilatuko da, eta bere ordez Keñu zentro optikoko Aitziber Zabalak hartu du berriro lehendakari postua; Blancaren aurretik bera zen lehendakaria.


Herriko merkatarien egoera “gogorra” dela azaldu du Zabalak, baina badabiltzala lanean. Momentu honetan saltokietan hobekuntzak egiteko diru-laguntza eskariekin dabilltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!