Iker Loizate Navarrok irabazi du jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2014ko eka. 12a, 12:19
San Pedro eta Santa Isabel jaietako kartela Iker Loizate Navarro berriztarrak egindakoa izango da. "Bizi jai herrikoiak" izenburuagaz aurkeztu du bere lana lehiaketara.

 

Aurten hamalau kartel aurkeztu dira jaietako kartel lehiaketara. Sari banaketa jaien lehenengo egunean, ekainaren 27an egingo dute, 19:30ean udaletxean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!