GoiEner kooperatiba ezagutzera emango dute eguazteneko berbaldian

Anboto 2014ko eka. 8a, 11:40
Irabazi asmorik gabeko GoiEner kooperatiba energetikoa aurkezteko berbaldia eskainiko dute, ekainaren 11n, 19:30ean, Kultur Etxean. EH Bilduk gonbidatuta etorriko dira kooperatibako kideak, eta mahai informatiboa ere ipiniko dute, etzi, Berrizen.

 

"Energia %100ean eredu berriztagarria lortzeko lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten pertsonak biltzea" da GoiEner kooperatibaren helburua: "Hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!