Merkatariengana zabaldu dute "Euskaraz nahiago, eskerrik asko" kanpaina

Anboto 2014ko eka. 3a, 13:32
Errotuloak euskaraz ipintzeko eta testuak itzultzeko laguntza emango die udaleko Euskara sailak merkatari eta tabernariei.

 

Arinago, administrazioan, kirolean eta aisialdi arloan egin duten antzera, komunikazioa euskaraz izateko laguntza emango die merkatari eta tabernariei udaleko Euskara sailak.

Kanpo errotulazioa euskaraz ipintzeko diru laguntzak izango dituzte merkatariek, eta testu laburrak itzultzeko, zuzentzeko edo zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskainiko diete udaletik Ikastaro berezituak eta hiztegia eta antzerako materialak ere ipiniko ditu udalak merkatarien eskura.

Bezero euskaldunei zerbitzua euskaraz eskainiz "zerbitzu hobea" eskaintzen dela nabarmendu dute Euskara sailetik, eta dendari eta tabernariei eskerrak eman dizkiete ahaleginagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!