Astelehenetik aurrera zeramikagaz lotutako hainbat ekintza egongo dira Berrizen, Lupetza elkartearen eskutik. Astelehenean bertan, Berrizko zeramika eskolako erakusketa inauguratuko dute. Eguaztenean, zeramika-
paperari eta zeramika gaineko inpresioei buruzko ikastaroa eskainiko dute zeramika eskolan.
Barikuan, 17:00 aldera, kalera aterako dituzte tornuak, eta ume eta helduentzako tailerrak egingo dituzte Olakueta plazan. 19:00etan, raku teknika japoniarraren erakustaldia egingo dute; labe berezi bat ekarriko dute, eta metodo horren bidez, kolore biziko piezak sortuko dituzte. Eta, zapatu goizean, Elosuko (Legutio, Araba) zeramika museora joango dira. Interesatuek 619 492 061 telefonora deitu dezakete.