Ibai Zabalak bi urterako kontratua berritu du

Anboto 2014ko api. 24a, 12:31
Ibai Zabala, Asegarce
Ibai Zabala Asegarceko atzelariak bi urterako kontratua sinatu du. Atzelari berriztarrak, 2016 urtera arte jokatuko du Bilboko enpresarekin.

 

Zabalak 2008ko maiatzaren 23an Asegarcerekin debuta egin ondoren, bigarren mailan binakakoan txapeldun orde izan zen. 2010ean berriz, bigarren mailako binakako txapeldun izan zen.

Aurten, nahiz eta binakako txapelketan hasieratik ez sartu, zazpigarren jardunalditik aurrera, Ibai Zabala Ladis Galartzaren ordezko bezala sartu zen, Oinatz Bengoetxearen bikotekide. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!