Obren ostean, berriro ireki dute belodromoa

Anboto 2014ko api. 15a, 12:31
'Marino Lejarreta' Berrizko belodromoan obra ugari egin eta gero, berriro ireki zuten joan zen astean. Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaria eta Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidentea ekitaldian izan ziren, Marino Lejarreta txirrindulari ohiarekin batera.

Durangaldeko hainbat udal ordezkari hurreratu ziren Berrizera. Orlan Isoird Berrizko alkatea, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea, Ander Gorrotxategi Durangoko Kirol zinegotzia, Joseba Mujika Elorrioko alkateordea, Fernando Castillo Durangoko PSE-EEko ordezkaria eta Eider Uribe Durangoko Bilduko zinegotzia, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!