Maiatzeko zubian Done Jakuera irteera egingo dute Berriztik

Anboto 2014ko api. 13a, 09:00
Apirilaren 30etik maiatzaren 4ra Donejakue bidea egiteko irteera antolatu dute Berrizen. Ponferradatik (Leon, Espainia) Santiagorako ibilbidea egitea da asmoa. Autobusa antolatu du Berrizko Udalak, eta gura duenak apirilaren 15era arte eman dezake izena Berrizburu kiroldegian.


Apirilaren 30ean arratsaldez, 18:00etan irtengo dira Berriztik Ponferradarantza. BBK aurrean ipini dute autobusa hartzeko hitzordua. Maiatzaren 4an, gauean bueltatuko dira Berrizera, 22:30 inguruan. Irteerara joan gura dutenek 174 euro ordaindu beharko dituzte, eta prezioaren barnean daude bidaiko joan-etorria, ostatua eta eguneroko armosuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!